miércoles, 16 de noviembre de 2011

Rosalind Franklinek egindako aurkikuntza.

Rosalind Elsie Franklin (1920ko Uztailak 25 -1958ko Apirilak 16) biofisikari eta kristalogafrialari ingelesa izan zen.ADN molekula, birus, ikatz eta grafitoaren egituren inguruan ekarpen garrantzitsuak egin zituen. Hala ere, X izpiendifrakzio bidez ADNaren lehen irudiak lortu izanagatik egin zen ezagun. Bere datuei esker, James Watson eta Francis Crickek ADNaren egiturari buruzko hipotesia garatu zuten 1953an.

1953ko urtarrilean, Franklin hiru proiektutako bilduma bat idazten hasi zen. Proiektu hauen oinarria ADN molekula helize bikoitz batez eratuta zegoela zen. Wilkinsek Franklinek ADNAri ateratako argazkiak erakutsi zizkion Watsoni, Franklinen baimenik gabe. Argazki honekin eta Franklinek bildutako datuekin, beraiek aurrerago onartuko zuten bezala, ADNaren egitura aurkitu zuten Watson eta Crickek.  ADNaren egitura helize bikoitz bat zela ez zen 1961 arte onartu. Urtebete beranduago Medikuntzaren Nobel Saria eman zitzaien Watson, Crick eta Wilkinsi.

No hay comentarios:

Publicar un comentario