Hona hemen nire biologiari buruzko bloga. Biologiaren garapena, biologia zelularraren barruko atalak eta prozesuak eta abar aurkeztuko dizkizuet blog honetan.
martes, 8 de noviembre de 2011
MITOSIA ETA MEIOSIA
Hemen aurkezten dizuet mitosia eta meiosia oso ondo azaltzen duen bideo bat, Espainiako eskola batean klase bateko ikasleek bideo hau egin dute bi prozesu horiek hobeto ulertzeko.
Meiosia zelula diploide bakar batetik lau gameto sortzen dituen zelularen zatiketa mekanismoa da. Gametoek parte hartzen duten ugalketa motari deritzo ere, bertako zelula sexualak meiosi bidez lortzen direlarik, ausaz kromosoma homologoek crossing over eginez eta kromosoma ezberdinak lortuz.
Meiosiaren helburua kromosomen erdiak dituzten zelulak sortaraztea da eta bi zatitan bana daiteke prozesua: lehen zatiketa meiotikoa (I. Meiosia) eta bigarren zatiketa meiotikoa (II. Meiosia). Prozesu meiotikoan zelula diploide batetik (2n) bi zatiketen bidez lau zelula haploide (n) sortzen dira. Lehen zatiketan bi zelula diploide lortzen dira (2n) eta bigarrenean bi zelula diploidetik (2n) lau gameto haploideak (n) agertzen dira..
Mitosia organismo eukariotoen zeluletan gertatzen den prozesua da, zatiketa zelularrarekin lotua, ama-zelula batetik bi zelula berri osatzen duena. Mitosiaren funtsa ama-zelularen material genetikoa ondorengo bi zelulen artean banatzean datza, zelula berri bakoitzak ama-zelulak duen kromosomen kopuru bera jasoz. Izaki diploideetan honela defini daiteke prozesua, zelula bat 2n kromosomekin 2 zelula 2n kromosomekin lortzen diren, n kromosoma desberdineko zenbakia izanik.
Mitosiari esker, izaki diploideetan, zelula somatiko guztiek kromosomen dotazio berdina dute, zigotoaren berdina, hau da, organismoaren lehengo zelula bezalakoa.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
OSO BIDEO EGOKIA
ResponderEliminar