Rosalind Elsie Franklin (1920ko Uztailak 25 -1958ko Apirilak 16) biofisikari eta kristalogafrialari ingelesa izan zen.ADN molekula, birus, ikatz eta grafitoaren egituren inguruan ekarpen garrantzitsuak egin zituen. Hala ere, X izpiendifrakzio bidez ADNaren lehen irudiak lortu izanagatik egin zen ezagun. Bere datuei esker, James Watson eta Francis Crickek ADNaren egiturari buruzko hipotesia garatu zuten 1953an.
1953ko urtarrilean, Franklin hiru proiektutako bilduma bat idazten hasi zen. Proiektu hauen oinarria ADN molekula helize bikoitz batez eratuta zegoela zen. Wilkinsek Franklinek ADNAri ateratako argazkiak erakutsi zizkion Watsoni, Franklinen baimenik gabe. Argazki honekin eta Franklinek bildutako datuekin, beraiek aurrerago onartuko zuten bezala, ADNaren egitura aurkitu zuten Watson eta Crickek. ADNaren egitura helize bikoitz bat zela ez zen 1961 arte onartu. Urtebete beranduago Medikuntzaren Nobel Saria eman zitzaien Watson, Crick eta Wilkinsi.
Biologia :)
Hona hemen nire biologiari buruzko bloga. Biologiaren garapena, biologia zelularraren barruko atalak eta prozesuak eta abar aurkeztuko dizkizuet blog honetan.
miércoles, 16 de noviembre de 2011
Biologia historian zehar
Bideo honek, izenburuan esaten duen bezala, biologia historian zehar nola garatu den kontatzen du. Erderaz dago, biologiari buruzko bideo gehienak erdaraz daudelako, euskaraz oso gutxi daude.
Biologia zelularra.
Hemen aurkezten dizuet irudi hau biologiako "collage" bat da, hain zuzen ere, biologia zelularrari buruzkoa. Lehenengo irudian, animalia-zelula bat irudikatuta dagoela ikus daiteke, bigarrenean, kromosoma baten irudia da, hau da, ADNz eta proteinaz osaturiko egiturak, izaki bizidun guztiek dituztenak. Hirugarren irudian, beste animalia-zelula bat dago. Laugarren irudian, kloroplastoak agertzen dira. Kloroplastoak landare-zeluletan soilik dauden organuluak dira, fotosintesiaren prozesuan zeregin oso garrantzitsua betetzen dutenak. Bostgarren irudian ADNa , kromosoma eta nukleoa ikus daiteke.
martes, 8 de noviembre de 2011
MITOSIA ETA MEIOSIA
Hemen aurkezten dizuet mitosia eta meiosia oso ondo azaltzen duen bideo bat, Espainiako eskola batean klase bateko ikasleek bideo hau egin dute bi prozesu horiek hobeto ulertzeko.
Meiosia zelula diploide bakar batetik lau gameto sortzen dituen zelularen zatiketa mekanismoa da. Gametoek parte hartzen duten ugalketa motari deritzo ere, bertako zelula sexualak meiosi bidez lortzen direlarik, ausaz kromosoma homologoek crossing over eginez eta kromosoma ezberdinak lortuz.
Meiosiaren helburua kromosomen erdiak dituzten zelulak sortaraztea da eta bi zatitan bana daiteke prozesua: lehen zatiketa meiotikoa (I. Meiosia) eta bigarren zatiketa meiotikoa (II. Meiosia). Prozesu meiotikoan zelula diploide batetik (2n) bi zatiketen bidez lau zelula haploide (n) sortzen dira. Lehen zatiketan bi zelula diploide lortzen dira (2n) eta bigarrenean bi zelula diploidetik (2n) lau gameto haploideak (n) agertzen dira..
Mitosia organismo eukariotoen zeluletan gertatzen den prozesua da, zatiketa zelularrarekin lotua, ama-zelula batetik bi zelula berri osatzen duena. Mitosiaren funtsa ama-zelularen material genetikoa ondorengo bi zelulen artean banatzean datza, zelula berri bakoitzak ama-zelulak duen kromosomen kopuru bera jasoz. Izaki diploideetan honela defini daiteke prozesua, zelula bat 2n kromosomekin 2 zelula 2n kromosomekin lortzen diren, n kromosoma desberdineko zenbakia izanik.
Mitosiari esker, izaki diploideetan, zelula somatiko guztiek kromosomen dotazio berdina dute, zigotoaren berdina, hau da, organismoaren lehengo zelula bezalakoa.
jueves, 3 de noviembre de 2011
ZELULA EUKARIOTOA
Hona hemen Zelula eukariotoaren Power Pointa:
Power Point honetan azaltzen da zelula eukariotoaren ezaugarri nagusiak eta haren atal guztiak, hau da, Mintz plasmatikoa, zitoplasma, eta nukleoa.
Zitoplasmaren barruan, bi atal daude: Hialoplasma eta organuluak.
Power Point honetan azaltzen da zelula eukariotoaren ezaugarri nagusiak eta haren atal guztiak, hau da, Mintz plasmatikoa, zitoplasma, eta nukleoa.
Zitoplasmaren barruan, bi atal daude: Hialoplasma eta organuluak.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)